ISPILUA: BIKOTEEN ERLAZIOEN BURUZKO AUSNARKETEN ANTZEZLANA

ALDATZEN LAGUNTZEN ANTZERKI TALDEA

2013/04/11

OTEIZAREN ihardunaldiak DOKAN!

KAIXO LAGUNOK!
Badakizuenez aurten OTEITZAren heriotzaren X. urteurrena ospatzen dela eta ALDATZEN LAGUNTZEN antzerki taldeak Doka Kafe Antzokiarekin batera OTEITZA 10 URTE ETA HUTSUNEAK GURE ARTEAN DARRAI ihardunaldiak antolatu ditu era bolondres batean eta maitasun eta mniresmen handiz.

 IHARDUNALDIAK:
Egitaraua apirilaren 8an hasiko da, 19:30ean, Kukai dantza taldeak eta Tanttaka antzerki taldeak egindako "Otehitzari biraka" ikuskizunaren DVDaren proiekzioarekin. Hilaren 9an, Jon Intxaustegik Oteizaren ibilbide artistiko eta pentsaerari buruz egindako "Fragmentos" dokumentala emango da, 19:30ean.
Apirilaren 10ean, Oteizari buruzko hitzaldi eta film labur bat izango dira, 19:30ean. Emilio Varela Frojan arkitekto eta Oteizaren inguruan ezagutza handia duenak, artistari buruzko hitzaldi bat emango du, eta ondoren, Oteizak eta Nestor Basterretxeak Irunen elkarbanatu zuten etxeari buruzko "Casa vacía" film laburra nola burutu duen kontatuko du Jesus Mari Palacios egileak.
Apirilaren 11n "Oteitzarekin" izenburuko bertso saioa izango da, Maialen Lujanbioren eta Andoni Egañaren partaidetzarekin. Saioa 19:30ean hasiko da eta sarrerak 5 euro balioko du (egun horretan bertan jarriko dira salgai, ordu erdi lehenago).
Bertso saio berezia izango da. Horrela, alde batetik, Ion Martinez aktoreak Jorge Oteitzaren papera egingo duen, artistaren ideia nagusiak eta bere anekdota ezagunak azalduko dituelarik, eta bestetik, bertsolariek, Oteizak planteatutako gaien gainean bertsotan egin beharko dute, Unai Elizasu gai jartzailearen laguntzarekin.

Engin ummæli:

Skrifa ummæli