ISPILUA: BIKOTEEN ERLAZIOEN BURUZKO AUSNARKETEN ANTZEZLANA

ALDATZEN LAGUNTZEN ANTZERKI TALDEA

2011/07/13

2. ANTZEZLANA BADATOR!!!!: ISPILUA .


AKTOREAK: SAIOA ROYO eta ION MARTINEZ
EKAINAREN 17an ISPILUA antzezlanaren aurrestrenu bat egiteko aukera izan genuen ZUBIETA LANTZEN elkartearen eskutik ZUBIETA aretoan.  Bertan 35 bat lagun bildu ziren, aretoa betea zegoelarik eta jendea txundituta gelditu zelarik, antzezlanaren idei eta egoerarekin.

Egun batzuk geroago, azkenik iritsi zen  estrenu eguna. Azken hilabeteetan buruhauste ugari pasa ostean antzezlanaren eraketa prozesuan , eta mila eta bat buelta eman ondoren testuari, iritsi zen jendearen aurrean gure  antzezlana erakusteko eguna.

EKAINAREN 22a, SAIOAren urtebetetzeekin batera koinziditzen zuen eguna zen, eta opari eder bat izango zelakoan geunden biok. Goiz guztia argien asuntoa egiten pasa ostean, Lugaritzeko Luis teknikoaren laguntza ezinbestekoarekin, arratsalde partean dena antolatu ondoren iritsi zen antzezlana egiteko momentua.  Antzokira jendea sartzen zioan bitartean gu hor geunden gure lekuetan antzezlanaren hasierarekin, musika entzuten genuen bitartean. Jende guztia eseri ostean antzezlanari ekin genion. Giro aparta eta energía ugari somatzen zen aretoan eta antzezlanean zehar dauden umorezko puntu gutxi batzu horiek jendearen irrifarretan bihurtzen ziren. Antzezlanaren emanaldiarekin gustora gelditu ondoren eta jendea erabat atentu eta ixilik entzuten gon ondoren TXALO zaparrada luzeari ekin zioten gure bgiak dizdira bizian jartzen ziren bitartean. Biak elkarrekin agurtzeta atera ostean, eskutik heldu eta jendea agurtu genuen, txalo zaparradetaz gozatzen genuen bitartean.

Eszenatokitik atera eta SAIOAri tarta eder bt opartiu ondoren eta berak lore sorta polit bat, jendea luntxera gonbidatu genuene ta gu eszenatokian atzea pasa ginen. Elkarri besarkada luze eta unkigarri bat eman genion eta asko gozatutako momentua zela esan genion elkarri, emanaldia primeran atera zela. Ondoren erropaz aldatu eta LUNTXaz gozatzera Joan ginen lagunen zorionak eta inpresioak entzun nahian.

HURRENGO EMANALDIAK:
IRAILAK 6 19:30 SAN TELMON, Euskal Jaiak 2011 festen barruan, doain!
IRAILAK 14 20:00 FRANTZISKANOTAN, PORRONTXOKO JAI egitarauaren barruan. 

Engin ummæli:

Skrifa ummæli