ISPILUA: BIKOTEEN ERLAZIOEN BURUZKO AUSNARKETEN ANTZEZLANA

ALDATZEN LAGUNTZEN ANTZERKI TALDEA

2010/09/08

ANTZEZLANEN EGUNAK

IRAILAK 5 LIZARTZAKO JAIEN BARNEAN 19:30TAN KULTUR ARETOAN.
Atsaldeko 3tan geatu eta nere etxean traste batzuk kargatu ondoren lokakera joan ginen beste trasteak artzea eta Lizartza aldera abiatu ginen, Alex-en anaian PIKAT 4*4arekin. Lizartzara iritsi eta kafetxo goxo bat hartu ostean , lekua bilatu eta ondoko tabernakoak aretoa ireki zigun. Dena montatu genuen, izerdi ugari botaz eta ondoren musika probak egin genituen eta lehenengo zatia entsaiatu berria bait zen lehenengo 5 minutuak eta zuzenekoan lehen aldiz egingo genuen. Dena bukatu orduko 18:15 ziren eta bero pixkat kentzeko oinez bueltatxo bat eman genuen. Beste kafetxo bat hartu genuen Lizartzako plaza ondoan dagoen tabernan eta hor aritu ginen euskal dantzak nola preparatzen zituzten ikusten eta nola sasoiko aitona batek bere hilobekin futbolean jolasten zuen.
Antzezlana hasi baino erdi ordu lehenago jantzi eta ilea tintatu nuen. Etz 7terdik jotzeko 10 minutu faltan ikusi genuen kanpoan jende asko zegoela zain, bai ume guraso eta heldu. Hau poza.
Orduntxe,  ni nere tokian jarri  MIKEL Laboaren musika jarri eta jendea sartzen hasi zen ni TIZEn laborategian lanean nengoela.
Emanaldia egin eta jendeak txalo zaparrada handi batekin erantzun zuen. Ondoren eskerrak eman nituen Lizartzako herriari gonbiteagatik eta gu ere oso pozik geunden Lizartzako jai herrikoietan parte hartu eta gure ekarpen txikia egiteagaitik.
ESKER MILA LIZARTZA eta IZAN UNTXA!

IRAILAK 6 19:00 DONOSTIN, ALDE ZAHARREAN EUSKAL JAIAK
Lanetik ziztu bizian atera 15:00tan eta ARATZera joan nintzen zeoze jatea Alexi itxaroten nengoen bitartean. Hor lagun abtek deitu zidan zorte handia opaz eta gero ikusiko ginela esanez. Alex etorri zen atzotik kargatuta utzi genuen PIKAT-arekin. Emen ere kafetxoa hartu eta Alde Zaharrerunt joan ginen. Alde zahar barruan kotxea sartzeko papera genuen eta aze sentsazioa alde zahar barruan kotxeakin ibiltzea "giri" guztien tartean. Dk-ko langilearekin gelditu eta trasteak sartu genituen aretoko goiko zatira. Hortxe konturatu nintzen; Mierda, makilaje boltsa Lizartzan gelditu zen! Alex-ek beti bezela lasaitue gin zidane ta gero hori konponduko genuela esan eta lanean jarraitu genuen. BEra dena montatzen hasi zen , nik musika ekipoa jartzen nuen bitartean. Musika arazoak konpondu ondoren dena montatzen jarraitu genuen, eskailerak TIZA txikiekin apaindu... horrela 18:00 eman zizkiguten. Konsti plazako makilaje denda itxita zegoen baina edadeko  bi pertsona barruan zeunden Alex gerturatu eta urgentzia genuela esanez lagundu eta spray grisa saldu ziguten, arazo handiena konponduz beste guztirako TXINOA genuelako. Luntx-eko konprak egin eta dena prestatuta utzi genuen 18:40 rako. Oraindik aldatu eta ilea tintau bare. Hori ere egin eta Txikitin sartu zen: Mutxa mierda esanez. Ondoren eskailerak jetsi eta18:50, nere lekuan jarri, musika ipini eta ateak ireki genituen. Ni TIZEN laboreategian eskultura txikian egiten jarri nintzen, jendearen burrunden artean. Nik enuen ia burua altxatzen  baina jende asko zegoela ikusi nuen. Alex-ek 2.abestia sartu eta Rocioren ahots ede hori entzun zenean jendea ixil ixilik jarri eta antzezlana aurrera zihoala sentitu nuen. Burua altxatzen nun bakoitzean jende ezagun ugari ikusten nuen, antzerki mundukoa gainera, lehenengo filan, Roldan, ezkerren Mikelazuloko jendia, eskubian ikastolako lagunak, aita ta ama atzeago, eta atetik jendea sartzen joaten zela ere nabaritzen nuen eta nahiko urduri ere jarri eta antzezlanean zehar ere urduritasun hori ere nabaritu nuen. Aretoa erabat bete zen eta giroa eta energia nabaritzen zen.
Antzezlana bukatu eta txalo zaparrada handi baten ondoren, eskerrak eman hainbeste lagun ta ezagun edukitzeagatik eta hitz batzuk esan ostean LUNTX-era gonbidatu nuen jendea. Hor antzezlaneko eta jorratzen den gai ezberdinen inpresioak elkarrekin jorratu genituelarik.
ESker mila etorri zineten guztiei, batez ere Le MAMELOneko laguneri, Mikelazuloko jendeari, antzerki munduko jendeari eta ROCIOri ahots eder hori hasierako VOZ en OFF erako oparitzeagaitik.
IZAN UNTXA!
Aio 

Engin ummæli:

Skrifa ummæli